SALMENTARAKO BALDINTZAK

1. Helburua
2. Erosi ahal izateko baldintza
3. Nola egin eskaera
4. Produktuak egotea
5. Eskari bat tramitatzeari uko egitea edo ez onartzea
6. Prezioa
7. Ordaintzeko modua
8. Bidaltzea
9. Itzulketa edota aldaketak
10. Promozio kodeei dagozkien baldintzak
11. Eskaintzen balioa

HELBURUA

Hemen azaltzen diren Erabilpen baldintzek osatzen dute MAIXALAren kontratua, honen bitartez MAIXALA Webgunean bezeroaren eskura dauden produktuen erosketaren baldintzak erregulatzen dira. Webgunea erabiltzeak edo bertara sartzeak, baita bertako produkturen bat erosteak ere, nahitaez eta salbuespenik gabe dakar Erabilpen baldintza hauen berri jakitea eta hauek onartzea. Horregatik, bezeroak produktu bat erosterako orduan arretaz irakurtzea gomendatzen da.

EROSI AHAL IZATEKO BALDINTZA

Webgunean eskaera bat egin ahal izateko bezeroak adinez nagusia izan behar du (18 urte edo gehiago) eta azken bezeroa berak izan behar du. Adingabekoek ez dute inolaz ere erosketa aukerarik.

NOLA EGIN ESKAERA

1. Erosi nahi diren artikuluak hautatu eta erosketa saskian sartu behar dira. Horretarako dagokion ikonoan klik egin (“erosketa boltsan”).
2. Agertzen den prezioa garraio gasturik gabe izango da, ondoren gehituko baitira.
3. Erabiltzailearen datu pertsonalak eskatzen dira erosketa gauzatzeko. Horiek gure datu baseetan sartuko dira, eskaria prozesatu ahal izateko eta aurrerago  www.maixala.com helbidean egin litezkeen erosketak errazteko.
4. Behin erosketa agindua beteta dagoela eta hori bera konfirmatu aurretik, eskariaren laburpen bat azalduko da, prezio osoarekin (garraioa eta zergak barne). Eskaera konfirmatu behar da, “Eskaera konfirmatu” botoian klik eginez. Honela, bezeroak Webgunearen Salmenta Baldintzak onartzen dituela ziurtatzen du.
5. Erosketak kreditu edo zordunketa-txartelarekin ordainduko dira (Visa , MasterCard eta Maestro). Ez da beste ordainketa modurik onartuko. Kreditu edo zordunketa-txartelarekin egindako ordainketetan, kargua online egingo da, hau da, denbora errealean, ordainketa pasabide seguruaren bitartez, adierazitako datuak egokiak direla frogatu eta gero.
6. Transakzioa berretsi eta gero, web-orrialdearen bidez jakinaraziko da eskari zenbakia. Era berean, eskariaren deskripzioarekin eta eman diren datu pertsonalekin posta elektroniko bat bidaliko zaio bezeroari.

PRODUKTUAK ESKURAGARRI EGOTEA

Produktuen eskari guztiak haien eskuragarritasunaren baitan daude, eta zentzu horretan, hornikuntzan zailtasunak baleude, edo stock-ean artikulurik geratuko ez balitz, produktu baliokideren baten informazioa emateko eskubidea dugu. Ordezko produktu horien eskaririk egin nahi ez baduzu, ordaindutako kantitatea itzuliko dizugu.

ESKARI BAT TRAMITATZEARI UKO EGITEA EDO EZ ONARTZEA

Edozein unetan Webguneko produkturen bat kentzeko eskubidea dugu, edota edozein material edo eduki aldatu edo kentzekoa. Eskari guztiak tramitatzeko ahal dugun guztia egingo dugun arren, gerta daiteke ezohiko egoeraren batengatik eskari bat bidaltzeari uko egin beharra, eskariaren baiezkoa bidali eta gero. Hori edozein momentutan egiteko eskubidea gordetzen dugu.

MAIXALAK baiezkoa emandako eskari bat atzera bota, deuseztatu edo ez onartzeko eskubidea izango du ondorengo kasuetan: eskaria egiterako orduan akats tekniko edo prezioen akatsen bat izan bada Webgunean; eskarian azaltzen den produktua ez dagoelako; ordaintzeko emandako informazioa zuzena ez denean edo ezin denean egiaztatu; seguritate sistemaren arabera eskaera anomaloa edo iruzurra izan badaiteke; bezeroa adingabekoa dela adierazten duten arrazoiak daude (18 urte baino gutxiago); MAIXALAk ezin izan du eskaria entregatu emandako helbidean, 3 saiakera eta gero.
Eskariren bat aurreko arrazoiren batengatik deuseztatzen bada, MAIXALAk dirua itzuliko dio bezeroari, hala baldin badagokio. Garraio gastuak ez dira itzuliko, zenbait egoeratan izan ezik.

PREZIOA

MAIXALAk prezioak aldatzeko eskubidea du, aldez aurreko abisurik gabe. Hala ere, eskaera jaso dela jakinarazi eta gero, eskari horren prezioak ez dira aldatuko. Webgune honetako prezioak Eurotan aurkezten dira eta barne dute %21eko BEZa.

ORDAINTZEKO MODUA

Erosketak kreditu edo zordunketa-txartel bidez ordaindu daitezke (Visa, MasterCard…).
Kargua online egingo da, hau da, denbora errealean, dagokion finantza-erakundearen ordaintzeko pasarela bidez, behin erabiltzaileak helarazitako datuak zuzenak direla ziurtatzen denean.
Eskaera onartua dela adierazteko mezu elektroniko bat bidaliko zaio erabiltzaileari, eta bertan agertuko dira bezeroak emandako datu pertsonalak, eta baita eskaeraren deskripzio bat ere.

ENTREGATZEA

Artikulua eskuragarri dagoela ziurtatu eta eskaeraren ordainagiria jaso ondoren bidaliko dira artikuluak. Jarraipen zenbaki bat eskainiko zaio bezeroari, uneoro bere eskaera non dagoen ikusteko.

Mezularitza enpresa baten bidez bidaliko dira artikuluak eta entregatzeko epea gutxi gorabehera 2-10 egunekoa izango da. Hala ere, epe hori bidali beharreko lurraldearen eta bidaltze motaren haraberakoa izango da.

Entregatzeko orduan gorabeherak saihesteko (okerreko helbideak, etxebizitzan inor aurkitu ezina, etab.), ezinbestekoa da inprimakia behar bezala betetzea, eta harremanetarako telefonoa ezartzea.

Eroslea izango da garraio gastu gehigarri guztien edo helbide okerragatik jaso ez diren artikuluen erantzule.

Garraio gastuak eskaera bakoitzari gehituko zaizkio. Eskaera bakoitzeko gastuak artikulua bidali beharreko lurraldearen eta bidaltze motaren araberakoak izango dira.

Hartzailea izango da inportazio gastu guztien eta helmuga aduanan sortutako zergen erantzule, artikulua entregatu nahiz ez.

Garraio gastuak ondorengoak dira:
– Balearrak: 10€
– Kanariak: 10-11€
– Zeuta eta Melilla: 20€
– Europa: 11-15€
– Gainontzeko helmugak: gurekin harremanetan jarri.

Garraio gastuak edozein unetan aldatu daitezke, aldez aurreko abisurik gabe. Webgunean aldaketa publikatzen den unetik izango du balioa. Dena den, balio duten garraio gastuak eskaera egiterako orduan agertzen direnak izango dira.

ITZULKETA EDOTA ALDAKETAK

MAIXALANn egindako erosketak asebetetzen zaituela ziurtatu nahi dugu. Edozein arrazoirengatik eskuratutako produktuarekin gustura geratzen ez bazara, hamabost (15) eguneko epean itzuli dezakezu.
Produktua itzuli ahal izateko, eskuratutako produktuarekin batera aurkituko duzun itzulketarako edota aldaketa egiteko inprimakia bete beharko duzu, eta itzulitako produktuari atxiki beharko diozu. Itzuli ahal izateko, produktuek ondorengo baldintzak bete behar dituzte:
– Erabili, garbitu edo hondatu gabe egon behar dute.
– Produktuak osorik egon behar du.
– Jatorrian zetorren bezala bilduta etorri behar du.
Bidali paketea hurrengo helbidera:
MAIXALA, Pikabene Etxadia 26 – 20180 Oiartzun , Gipuzkoa (España) | e-mail: info@maixala.com
Baldintza horiek guztiak errespetatu badira, MAIXALAk artikuluarengatik eskuratutako zenbateko osoa itzuliko dizu. Jaso zenuen eskariaren jatorrizko garraio gastuak ez zaizkizu itzuliko Iberiar Penintsulan izan ezik. Zure kontura joango dira itzultzearen gastuak dagokionean. Aurretik adierazitako baldintzekin bat ez egiteagatik, eskaria ezingo balitz onartu, MAIXALA zurekin harremanetan jarriko da.

MAIXALAk nahastuta eskatu ez den beste artikulu bat bidali badu, edo bidalitako artikuluaren kalitatea ona ez bada, jarri mesedez harremanetan MAIXALArekin, itzultzeko edota aldatzeko. Itzuli beharreko produktua, kasu honetan, MAIXALAk koordinatuko du akats edo erruaren berri jakin bezain laster, eta, beraz, MAIXALAk dagozkion bidalketa gastuak (joan-etorrikoak) bere gain hartuko ditu.

Produktua aldatu behar denean, bezeroak itzuli egin beharko du. Horretarako, itzulketako inprimakia beteko du eta eskariaren zenbatekoa itzuliko zaio (garraio-kostua izan ezik dagokionean). Hartara, bezeroak eskari berria egin ahal izango du.

PROMOZIO KODEEI DAGOZKIEN BALDINTZAK

Promozio kodeak erabiltzen direnean, bere baldintzen arabera, produktu bakarraren erosketan deskontu bakarra egiteko balioko dute edo kodeak aipatzen duen denboraldian egindako eskaera baten deskontu bat egiteko.
Kode promozionalak pertsonalak dira eta dagokion pertsonak soilik erabili ditzake (ezin zaio beste pertsona bati utzi). Webgunean egindako erosketetan bakarrik erabil daitezke.
Produktuko eta eskaerako kode promozional bat bakarrik erabil daiteke. Kode promozionalak ezin dira konbinatu beste eskaintza edo promozio bereziekin. Ez dira diruarekin trukatuko.
MAIXALAk kode promozionala berehala deuseztatzeko eskubidea du ondorengo kasuetan: aurreko baldintzak urratzen ari den susmoa baldin badu, zuzena ez den modu batean erabiltzen baldin bada edo arrazoi nahikoak baditu deuseztatzeko.

ESKAINTZEN BALIOA

Zenbait produkturen salmentak areagotzeko promozio eskaintzek Webgunean ateratzen diren bitartean soilik balio dute, non eta ez den kontrakorik zehazten.