ESKAERA BEREZIAK

Maixalak ahal duen guztia egingo du bezeroa konten gera dadin bere Maixalarekin, horregatik, eroslearen beharretarako egokituko da ahal duen neurrian.

Besteak beste, poltso edo motxilatan heldulekuaren kolorea aukeratu eta nahi den errematxearekin konbinatzeko aukera dago. Bestalde, motxilen atzekaldean poltsiko bat gehitu daiteke kremailerarekin. Beste aukera bat izan daiteke larrua sartzea produktuan. Aukera horietaz gain, proposamen berrietara irekiak gaude. Eskaera bereziren bat egitea interesatuz gero, idatzi gure posta elektronikora. Ondorengo argazkietan ikus ditzazkezu orain arte egindako produktu batzuk.